XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andik belexa yon da sakristira gure atta, ta D. Miguelek:

- Zertaz moztutzen diozu ille guzia semeari?

- Caracoles! ille luzia banidadia delakoz.

- Ez jauna, ez da ala.

Jainkuk yarritako gauzak ez dia banidadia, ta illia zerbattetako yarri du.

Arrezkero uzten ziun muñoa, erriko beste mutiku guziri bezela.

Argatik maite izandu genun apaiz ura.

Albaiteru trebia:

Saldisa ta ondoko errik albaiterua Ittunen bizi zen, ta gure errira beintzat aitz guttitan tortzen zen; gure attak itten baitzun an ordeko lan guzia.

Beien bateri arbi koskorren bat zintzurrin gelditzen bazitzion, ontako iña zun kobrezko barilla bat, muturrin trapuzko pillota batekin.

Sartzen zion beiari aotik, eta tripaño bulkatzen zun arbi koskorra.

Aizatzen bazen beia, geixko yan edo belar txarrik yanta, amoniako ematten zion urakin nastua.

Onekin ez bazen oneratzen, ta lertzeko zorin yartzen bazen, labana sartzen zion ezkerreko sabel zulotik.

Gero, puntzoia erosi zun, ontako aproposa, erdin zulo batekin.

Bei umaberrik, batzutan txutitzeko gauz etziela gelditzen zienin, kaltzio ematten ziten.

Oaiñ ezta kusten, baño leno izaten zian xomorro aundi batzuk, zuldarrak, beiari larru azpin sortzen zizkinak, ta ondutzekin, txulo bat inta atetzen zian kanpora.

Zuldarra burun izatia, aitz arrisku aundiko gauza zen, ta alakotan gure attari deitzen ziten.

Lotzen zuten beia, motz motzin Loprengo etxe ondun, itturriko arriri, ta an itten zion operaziua.

Txerriaren gaitzik zabalduna alpeta izaten zen.

Asnasia ezin artuz asten zian, ta asko andik belaxe iltzen zian.

Au asiberrin artu ezkero, sendatzen zen penizilinakin.

Ttikia nitzela, oroitzen naz oillasko gaztik txikiatzen zittula ere, gizentzeko ta audogo azitzeko.

Gure attak txerrikitik: urdai zuria, muñak ta pottolluk yaten zittun; ta yakiña, txikiatzeko eunin pesta izaten zun, erri guziko txerripottolluk gure attari ematten baizizkiten.

Polizi txorrotxa:

Ez noski lapurrendako, anima kontutan baizik.

Ordun oittura zen illun-ezkilla yotzekin neska guzik itxera yotekua.

Izkillak astekin yarko zen etxeko ate ondun, ta ez bagiñen seittun sartzen, aze belarrondokua sartzekun!

Itxekuk moldatuxe, ta errin iñen zun bere bueltaxka, arrapatzen zittun neska guzik aurrin itxera bialduz.

Beren nobiukin bazaudene berdiñ.

Bildurrik eotten zen gure ama beti, eunin baten kuadrillan batek arrika emain ote zin.

Labaiña edo Eratsune yoten bagiñan pestara, beti arten ginttun lepondokon batzuk.

Orokitan ezkundua zeon gure arreba zarrena Presen, ta beiñ ara yon zian pestara nere arreba Oxepita ta Karmen.

Baño gure attak yakin zun beziñ audo, yonta aurrin karrazi zittun.

Nearrez torri zian biek, ta amak errixtan eman zion gogor attari.

Ez alperrik!

Nik eztakit nola ezkondu zian nere arrebak!

Presen ezkondu aurretik Orokitan eotten zen neskame Insaustin itxen, ta an iña zun nobiua.

Ikasi zunin gure attak, seittun Saldisa ekarrazi zun, ta onara tortzen zen nobiua yai atsaldetan.

Erki aspertuk eotten zien gizajuk illun izkillak yo arte gure sukaldin.

Leyu ondun yartzen zen nobiua, erdin gure atta liburu zar batekin, ta beste txokun arreba.

Antxe eotten zian iruek ordu erditik ordu erdira itzen bat egiñez.

Modistu ta bordadoria gaiñera:

Zalla da siñisten, baño ala da.

Nere arrebak ttikik ziala, ibilli zittuzten soñekuk aittak iñak.

Etzian arrigarrik izain, baño oroitzen naiz eskote koadratuk itten zittula beti.

Seguraski etzun yakiñen eskote biribillekuk itten.

Modistua izatia alare, baño bordadoria?

Ba, bai jauna, ta makinaz gaiñea.

Sagrarioko ate aurrin patzeko bordatu zun zapi bat, yosteko makinakin.

Zenbateko pazintzia biar zun, ortik ateri kontuk: esku batekin kontzen zion zapiri ta bestekin poliki poliki pirrikari eman; ankakin ibiltzeik etzeon ta.

Emakumin yazkerakin zorrotza zen izuarri.

Errak kusik dia gure arrebak; ez baitziten uzten modara ibiltzen.

Lenbizi atere zian mauka motxak, gero soñeko motxak ta undarreko eskotik, titik zeozer irakutsiz.

Olokoik etzun deus kusi nai izaten jesusengatike!

Ordun belauntaiño ibiltzen zian gonak, baño gure attak bere neurria izaten zun: alabak belaunka yarrazten zittun, ta soñekuk ongi yo biar zun lurra, bestela etziten utziko yazten.